Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakian, eta hari omenaldia eginaz prestatutako ekitaldia ekarri zuten musikariek Aita Marira, Urolatik barrena izenburupean. Hermosaren errepertoriotik abiatutako emanaldia izan zen, eta Gernika 26/4/1937 bezalako obra entzun ahal izan zen. Maia bertsotan ere aritu zen une batzuetan.
Iparragirreren Zibilek esan naute, eta Maiak abestutako Anantango obrarekin amaitu zen emanaldia, eta zikloa.