Kanoien inguruko informazio panela berritu dute, Julio Beobide ibiltokian

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 17a, 17:54

Julio Beobideko pretilean sartuta zeuden kanoiak atera eta herriko leku desberdinetan jarri zituen udalak orain hogei urte inguru, Paolbidea berritu zutenean. Kanoi hauen inguruko informazio panelak ere jarri zituen handik denbora batera. 

Panel horietatik bakarra mantentzen zen bere lekuan, Kresala museo parekoa. Baina kaltetuta zegoen, eta berrituta berriro bere kokalekuan jarri dute. 

Kanoi hauen inguruko artikulua idatzi zuen Imanol Azkuek 2019ko maiatzeko Baleike aldizkarirako. Hemen irakurri daiteke.