2021/02/20 - 2021/02/21 16:30ean

Zinema

Elfkinak

Elfkinak
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria:  Ute Von Münchow-Pohl. Generoa: animazioa. Herria: Alemania.

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!

Ordutegia: Otsailaren 20 eta 21, larunbata eta igandea, 16:30ean.