2021/03/05 19:00etan

Antzerkia

Atzerrian lurra garratz

Atzerrian lurra garratz
Aita Mari aretoa, Zumaia

Huts Teatroa eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz antzezlana izango da Zumaian, martxoaren 5ean. Emanaldia 19:00etan izango da Aita Mari aretoan, eta sarrerak turismo bulegoan egongo dira salgai 9,5 euroan; 6 euroan Gazte txartelarekin. 

Sinopsia: Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.