2021/02/21 18:00etan

Bestelakoak

Klarinete maratoia: Beethoven-Brahms-Glinka

Klarinete maratoia: Beethoven-Brahms-Glinka
Komentua, Zumaia

XIX. Klarinete Maratoiaren barruan, igandean, otsailaren 21ean, kontzertua izango da Komentuan, 18:00etan. Klarineterako Erromantizismo garaiko hiru konpositore nagusien lan bana entzun ahal izango da, Sapere Aude Sinfoniettaren eskutik: Amaia Zipitria pianoan, Beatriz Linares biolontxeloarekin, José Masiá fagotarekin eta, Jasone Etxebeste, Carlos Casadó eta Marixi Sesma klarineteak.

Gonbidapenak (pertsonako bi gehienez) turismo bulegoan banatuko dira otsailaren 16 asteartetik aurrera.