Edukiontziak txartel bidez zabaldu beharko dira hilaren 22tik aurrera

Maria Maya Manterola 2021ko ots. 16a, 09:34

Txartela hondatuta edota galduta izanez gero, berri bat eskuratu ahal izango da udaletxean edo Udal Elkartearen egoitzan.

COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean organikoaren eta errefusaren edukiontziak zabaldu zituen Urola Kostako Udal Elkarteak joan den urteko martxoan. Hondakinen bilketa sistemaren berrantolaketa jarri du abian orain UKUEk, eta edukiontzi horiek txartel bidez zabaltzea da lan ildoetako bat. Otsailaren 22an, astelehena, gauzatuko da edukiontzien itxiera.

Organikoaren edukiontzian gora egin du hondakin inpropioen kopuruak, eta errefusarenean ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira, UKUEren datuen arabera. Txartela galduta edota hondatuta izanez gero, berri bat eskuratu ahal izango da udaletxean (943-86 50 25 / udala@zumaia.eus) edo UKUEren egoitzan (943-89 08 08 / hondakinak@urolakosta.eus).