BIDEOA. Veneziako Inauteriak, pantailaz bestalde

Veneziako Inauteriak oinarri hartuta, honako bideoa prestatu dute Txori Txiki Musika Eskolako kideek Zumaiako Udal Musika Bandarekin elkarlanean. Inauterietako ohiko jaialdiaren faltan, pantailaz bestalde izango da aurtengoan mozorro festaz gozatzeko aukera.