Herritarrak kalera atera dira beste behin, pentsio publikoen eta osasungintza eta zaintza lan duinen defentsan

Maria Maya Manterola 2021ko ots. 15a, 17:30

Pentsiodunek eta jubilatuek deitu dute protesta, eta bat egin dute zenbait herritarrek. Pentsio publikoak eta osasungintza eta zaintza lan duinak aldarrikatu dituzte.

Astelehenero bezala, elkarretaratzea izan da Saregileen plazan, Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen taldeak deituta. Pentsio publikoen aldeko aldarria plazaratzeaz gain, osasungintza eta zaintza lan duinen defentsan hartu dute kalea herritarrek. Beren eskakizunak entzunarazteko, aurrerantzean ere astelehenero elkartzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek.