'Urolatik barrena' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2021ko ots. 15a, 10:28

Asteazken goizera arte izango da parte hartzeko aukera. Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira eskainiko dute ikuskizuna Urval Ensemblek, Jon Maiak eta Gorka Hermosak.

Beste bat! zuzeneko ikuskizun zikloaren barruan, Urolatik barrena emanaldia eskainiko dute ostegunean Aita Marin, 19:00etan hasita. Iparragirren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren aitzakiapean egingo dute bat Urval Ensemblek, Jon Maiak eta Gorka Hermosak.

Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Asteazken goizera arte izango da parte hartzeko aukera, hemen. Zorte on!