Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak inprimatuta eramateko eskatu dute

Baleike 2021ko ots. 13a, 09:00

'Amaren intxaurrak' ikuskizunaren bi saio eskainiko dituzte pailazoek igandean. Bi emanaldietarako sarrerak agortu dira, Kultura Sailak jakinarazi duenez.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zumaienako aretoan izango dira igandean, Amaren intxaurrak ikuskizunaren bi saio eskaintzen. Lehen saioa 15:00etan izango da; bigarrena 17:30ean. Kultura Sailak jakinarazi du agortu direla bi emanaldietarako sarrerak.

Ahal dela, sarrerak inprimatuta eramateko eskatu diete bertaratuko direnei. Bestela, mugikorrean deskargatuta eraman daitezke. Osasun neurriak behar bezala betetzeko, zenbait argibide eman dituzte: emanaldian zehar norbere eserlekuan egoteko, distantziak zaintzeko, maskara jantzita edukitzeko eta areto barruan ez jan edota edateko. Bestetik, gogoratu dute haur-kotxeak ezingo direla aretora sartu.