Otsailaren 18an amaituko da Zumaian 'Beste bat!' zikloa, 'Urolatik barrena' kontzertuarekin

Mireia Galarza Bastida 2021ko ots. 11a, 18:00
(Zumaiako Udala)
Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakiapean, musika ikuskizuna prestatu dute Urval Ensemble, Jon Maia eta Gorka Hermosak. Sarrerak larunbat honetatik aurrera izango dira salgai Turismo Bulegoan.

Urolatik barrena musika ikuskizunarekin amaitutzat emango dute otsailaren 18an Beste bat! zuzeneko ikuskizunen zikloa. Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakiapean, Urval Ensemblek, Jon MaiaK eta Gorka Hermosak  kontzertu berezia eskainiko dute herrian. 

Zikloaren baitan herritarrek hainbat emanaldi ikusteko aukera izan dute, besteak beste, Miren Amurizaren eta La Pulgaren Gorria ikuskizuna, Laboa Jazz Sextet kontzertua, Liher musika taldearen kontzertua eta Kukai dantza taldearen Gauekoak emanaldia.

Ekitaldia otsailaren 18an, osteguna, izango da, 19:00etan Aita Mari zineman. Sarrerak larunbat honetatik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan, 5 euroren truke.