'Beginning' filma hautatu du Ostarrenak gaurko zine forum saiorako

Baleike 2021ko ots. 11a, 10:15

Donostiako azken Zinemaldian sari nagusiak eskuratu zituen 'Beginning' film georgiarrak. Aita Mariko zine aretoan izango da ikusteko aukera, 19:00etan.

Sinopsia
Probintziako herri lasai batean, talde estremista batek eraso egin dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, Yanaren mundua (komunitate-buruaren emaztea) gainbehera etorriko da poliki-poliki. Yanaren barne-atsekabea handitu egingo da bere nahien zentzua topatzeko borrokatu ahala.

68. Donostia Zinemaldiko protagonista handia: Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra; Gidoi onenaren saria; Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta film onenaren Urrezko Maskorrarekin saritu zuten Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren lehen film luzea.