Oraindik badira Musika Eskolaren ostiraleko ikuskizunerako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 10a, 17:47

Veneziako Inauteriak oinarri hartuta sortu dute ikuskizuna Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolakoek, eta espresuki prestatutako bideoa erakusteko bi emanaldi eskainiko dituzte, ostiralean eta larunbatean. Agortu dira larunbaterako sarrera guztiak.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako kideek ikuskizun berezia prestatu dute datorren astebururako, Veneziako Inauterietan inspirazioa hartuta eta Udal Musika Bandarekin elkarlanean. Pandemia dela eta, ezingo da jendaurreko ikuskizunik egin, baina bideo bat prestatu dute, eta hura erakusteko bi saio izango dira Zumaiena aretoan; hain zuzen, ostiralean bata eta larunbatean bestea. Larunbateko ikuskizunerako sarrera guztiak agortu dira jada, baina ostiralean joan ahal izateko tiket batzuk eskuragai daude oraindik, Turismo Bulegoan.

Interesdunak 10:00etatik 14:00etara bitartean edo 16:00etatik 18:00etara bitartean bertara daitezke Turismo Bulegora, sarrerak eskuratzeko. Doakoak dira.