Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako sententzia salatzeko elkarretaratzea egin dute Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 6a, 10:48
Argazkia: Maria Maya Manterola

Ernaik deituta, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei babesa erakusteko eta haien aurkako sententzia salatzeko elkarretaratzea egin zen iluntzean Zumaian. 

Herritar ugari elkartu zen atzo iluntzean Saregileen plazan Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei elkartasuna eta babesa adierazteko. Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri berri die bi gazte hauei. Absoluzioa ez den epairik onartzen ez dutela esan, eta bi gazteak aske uztea aldarrikatu zuten kontzentrazio honen bidez.