Pintadak egin dituzte bart Udaltzaingoaren egoitzan

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 6a, 09:46

Pintadak egin dituzte bart Udaltzaingoaren egoitzan, Fielato plazan. 

Udaltzainen goizeko txanda lanean sartzerakoan aurkitu dituzte pintada hauek egoitzako fatxadan. Pablo Hasel raperoa askatzea eskatzen duten pintada, edo marratutako svastikak margotu dituzte Udaltzaingoaren egoitzan. 

Txio baten bidez, Iñaki Ostolaza alkateak ekintza hau salatu du. "Goizaldean, udaltzaingoan, pintada iraingarriak azaldu dira; jarrera arbuiagarri hau salatu nahi dut, eta aldi berean, nire babesa adierazi udaltzainei", idatzi du alkateak Twitter sare sozialean.