Eman dute Zumaiako egoitzetan txertoaren bigarren dosia

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 5a, 20:15

San Juan Egoitzako eta Otezuri Zentroko egoiliarrek eta langileek COVID-19aren aurkako txertoaren bigarren dosia jaso dute gaur. Ondorioz, eta ezustekorik ez bada, inmunitatea lortu dute lagun hauek.

Urtarrilaren 15ean jaso zuten adinekoen Zumaiako bi egoitzetako egoiliarrek eta langileek Pfizerren txertoaren lehen dosia. Bigarrena, pertsona hauek COVID-19ak eragindako gaitzentzako inmunitatea ematen dien txertoaren bigarren dosia gaur jaso dute. Arazorik ez dela izan azpimarratu dute San Juan Egoitzan zein Otezurin.

San Juan Egoitzan 85 pertsonak hartu zuten atzo txertoa: 43 egoiliarrek eta 42 langilek. Otezurin, berriz, egoiliarren %97k jaso du txertoa, eta langileen %74k. Langileen % 4 arrazoi desberdinak bitarteko oraindik ezin izan da txertatu.