Txiribuelta elkarteak 2021eko bazkidetza kanpaina abiatu du

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 29a, 10:43

Otsailaren 4a bitarte eman daiteke izena. Bestetik, 2021eko urteko batzar orokorraren berri eman du elkarteak: otsailaren 5ean izango da, 18:00etan Zumaienan.

Txiribuelta 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familien topaguneak bazkidetza kanpaina abiatu du 2021 urterako. Otsailera bitarte izango da izena emateko aukera, Alondegiko haur liburutegian, Turismo Bulegoan edo txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera mezua idatzita. Korreo bidez izena emateko, hemen deskargatu daiteke online inprimakia. Txiribueltak jakinarazi du 2021ean ez dela kuotarik ordaindu beharko.

Batzar orokorra

2021eko bazkidetza kanpaina martxan jartzeaz gain, urteko batzar orokorraren berri eman du Txiribueltak. Hala, bazkide guztientzat zuzendutako batzarra egingo da otsailaren 5ean, ostiralean, Zumaienan, 18:00etan hasita. Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Haurrekin etortzeko aukera izango da; hori dela eta, kide guztien berri ematea komeni da izena ematerakoan. Horretarako, txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatzi daiteke.