Espainiako selekzioaren denboraldiko lehen egonaldian izan da Eneko Carretero

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 27a, 12:06
Carretero, iaz, artxiboko irudian. (@eneko_carretero)

Vilanova I La Geltrun (Bartzelona) izan da Carretero: larunbatean zailtasuneko probak egin zituen, eta igandean, blokekoak. Carreterok esan du lanean jarraituko duela hautatua izateko.

Espainiako selekzioaren lehen deialdian izan da Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarra, Vilanova I La Geltruko (Bartzelona) rokodromoan. Larunbatean, zailtasuneko probak egin zituzten, eta igandean, blokean aritu ziren. Lehen egonaldi honekin gustura agertu da Carretero: "Oso profesionala iruditu zitzai an, epaileak eta guzti izan genituen. Gustura aritu nintzen, eta  lanean jarraitu beharko dugu hautatuak izateko".

Egonaldiaz gain, Munduko eta Europako Kopak zituzten helburu bertaratu ziren eskalatzaileek. Carreteroz gain, bertan izan dira Euskal selekzioko Mikel Linazisoro, Bittor eta Andoni Esparta anaiak, eta Ainhize Belar eta Aimar Uson gazteak.