2021/03/11 19:00etan

Zinema

Sin señas particulares

Sin señas particulares
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Fernanda Valadez. Aktoreak: Mercedes Hernández, David Illescas, Juan Jesús Varela, Ana Laura Rodríguez. Generoa: Drama. Urtea: 2020. Herria: Mexiko.

Magdalenak bidaia bat egingo du Estatu Batuen mugarako bidean desagertutako bere semearen bila. Egungo Mexikoko herri eta paisaia atsekabegarrien artean egingo duen ibilbide horretan Miguel ezagutuko du, Estatu Batuetatik deportatu berri dutena eta etxera bueltan doana. Hala, elkarri lagun egingo diote, Magdalena bere semearen bila, eta Miguel ama berriz ikusteko zain, biktimak eta biktimarioak elkarrekin noraezean dabiltzan lurralde batean.