'Konpromisoa' antzezlaneko sarrerak, agortuta

Baleike 2021ko urt. 24a, 12:21

Datorren larunbatean, hilak 30, izango da emanaldia Aita Mari aretoan, baina dagoeneko sarrera erosi ez duenak ezingo du emanaldiaz gozatu. Izan ere, gaur goizean jakinarazi dute Udaleko Kultura Saileko arduradunek sarrerak bukatu direla.

Konpromisoa izeneko antzezlana taularatuko dute datorren larunbatean, hilak 30, Joseba Apaolazak, Ramon Agirrek eta Zuhaitz Gurrutxagak Aita Mari aretoan. Sarrerak salgai egon dira Turismo Bulegoan, baina dagoeneko agortu dira. Hala jakinarazi dute gaur goizean Udaleko Kultura Saileko arduradunek.

Begoña Bilbaok zuzendutako lanaz beste batean gozatu beharko dute sarrerarik gabe gelditu diren herritarrek, beraz.