Zumaiarrak ere, Aintzane Pujanaren erailketaren aurka

Mireia Galarza Bastida 2021ko urt. 23a, 13:19

Beheko plazan egin dute elkarteratzea, eta Aski da! Aintzane gogoan lelopean, erailketa matxista salatu dute.

Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, Aintzane Pujanaren erailketaren aurkako elkarteratzea egin dute gaur eguardian Beheko Plazan. Adin guztietako herritarrak elkartu dira bertan, eta Aski da! Aintzane gogoan lelopean, erailketa matxista salatu dute.