Urrutikoetxea eta Imaz, garaile Zumaian

Mireia Galarza Bastida 2021ko urt. 23a, 11:30

17-22 irabazi zuten Eskuz Binakako Txapelketako norgehiagoka, eta horrela, txapelketako bigarren puntua eskuratu zuen bikoteak.  

Atzo lortu zuten Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek Eskuz Binakako Txapelketako bigarren garaipena. Aitzuri polotalekuan lehiatu ziren Erik Jaka eta Iñigo Bikuñaren aurka, eta 17-22 irabazita, txapelketako bigarren puntua eskuratu zuten. Berez, Martija zen jokatzekoa atzoko partida, baina eskuin eskuan dituen arazoak direla medio, bere lekua bete zuen donostiarrak. 

Binakako txapelketako norgehiagokek gaur jarraituko dute Tolosan, eta bertan neurtuko dituzte indarrak Ezkurdiak eta Galarzak, Zubizarretaren eta Albisuren aurka.