Zozkatu ditugu 'Kotondarrak' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 21a, 17:34

Kotondarrak haurrentzako txotxongilo ikuskizuna izango da igande eguerdian Zumaian. Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Egin berri dugu zozketa eta saridunak Nieves Alfonso Illarramendi eta Joseba Amilibia Aranburu izan dira. Zorionak! Sarrerak Alondegiko bulegoetan izango dituzte zain. 

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.

Emanaldia 12:00etan izango da, Aita Mari zinean. Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 4 euroan.

Bideoa: Txintxarri.