Otsailean arratsaldez zabalduko da Kzgunea

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 19a, 11:21

Azken hilabeteotan goizez egin du lan Zumaiako Kzguneak. Otsailetik aurrera txandaka egingo da berriro, eta hilabete horretan arratsaldez zabalduko ditu ateak. 

Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak txandaka egin ohi du lan: hilabete batean goizez zabaltzen du, eta hurrengoan arratsaldez. Azken hilabeteotan, baina, goizez bakarrik egin du lan. Otsailetik aurrera, ordea, txandaka zabaltzera bueltatuko da. Hilabete horretan, otsailean, arratsaldez egingo du lan, 16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiagorako 943-02 36 92 telefonora deitu daiteke, edo tutor.zumaia@kzgunea.net helbidera idatzi.