Maddi Iraola bitan igo da podiumera Espainiako eski txapelketan

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 19a, 10:07

Pasa den asteburuan Sierra Nevadan (Granada, Andaluzia) jokatutako Espainiako eski txapelketan bitan igo da podiumera Maddi Iraola, Team Head taldeko eskiatzaile zumaiarra.

Super Erraldoi mailan jokatutako bi probatan igo da Iraola podiumera. Lehenengo lasterketan hirugarren egin zuen, eta bigarrengoan bigarren.