Tente jarraitzen du pentsiodunen aldarriak hiru urteren ondoren

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 18a, 16:14

Hiru urte bete ziren pasa den ostiralean jubilatuek eta pentsiodunek protesta ekitaldiak hasi zituztenetik. Protestetara beste herritar batzuk ere inguratu dira azken aldian, eta horren adibidea da gaur eguerdian Saregileen plazan egin duten elkarretaratzea. Ohi bezala, pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lanen duintasunaren alde kontzentratu dira. 

Horretaz gain, kontzentrazioan bertan deia egin diete Zumaiako emakumeei Oneka taldean parte hartzeko. Elkarretaratze hauen antolatzaileen esanetan, Oneka hainbat herritan lan egiten ari da, eta bere helburua "gizartean emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak ezabatzea da". "Genero-arrakala nahiko edatua dagoen gaitza da, pentsioetan ere eragina duena", gaineratu dute.