Bizikletak garbitzeko lekua atondu du udalak kiroldegi kanpoan

Baleike 2021ko urt. 18a, 11:43

Mendiko bizikleta edota errepidekoa gero eta gehiago erabiltzen dela jakitun, udalak bizikleta hauek garbitzeko lekua atondu du Lubaki kiroldegiko kanpoaldean. Horrez gain, takila zerbitzu berria ere prestatu du kiroldegian.

Lubakiko sarreraren eskubitara dagoen aldapan egokitu du espazio hori. Kiroldegiko erabiltzaileentzako zein txirrindularitza elkarteetako kideentzako erabilgarri izango da gune hau. Horretarako, bizikletak garbitu ahal izateko, giltza eskatu beharko dute kiroldegian bertan. Txirrindulariei zuzendutako espazio hau Fielatoan dagoen bizikletak konpontzeko guneari gehitzen zaio.

Bestalde, takila zerbitzua ere zabaldu dute kiroldegian. Kalean korrika egiten duten kiroldegiko bazkideei zuzendutako zerbitzua da hau, eta takiletarako giltza kiroldegiko harrera gunean eskatu beharko da. Behin jarduuera amaitzean giltza itzuli beharko dute.