Jose Luis Garciak irabazi du Distiraren urtarrileko lehiaketa

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 17a, 17:25
Argazki honekin irabazi du Jose Luis Garciak urtarrileko lehiaketa.

Jose Luis Garcia argazkilari zumaiarrak irabazi du Distira elkartearen urtarrileko lehiaketa. Parte hartu duten lanak elkartearen webgunean ikus daitezke. 

Lehiaketa soziala abiatu zuen Distira elkarteak pasa den udazkenean. Hilero izango dute lehiaketa elkarteko bazkideek, gai jakin batzuen inguruan. Printzipioz, maiatzera arte iraungo du 2020-2021eko lehiaketa honek.

Urtarrileko lehiaketako gaia 'Gaueko argazkia' izan da, eta hamar argazkilarik hartu dute parte. Guztira hemeretzi lan aurkeztu dituzte lehiaketara.

Hilabete honetako irabazlea Jose Luis Garcia zumaiarra izan da; hirugarren saria ere Garcia berarentzako izan da. Abenduko lehiaketa irabazi zuen Soraya Lopezentzako da bigarren saria. 

Parte hartu duten argazkiak Distira elkartearen webean ikus daitezke, hemen. Aurreko hilabeteetako argazkiak ere ikus daitezke bertan.