Prest dago 2021eko botiken ordutegia

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 17a, 11:45

[EGUNERATUA] 2021. urteko botiken ordutegia datozen egunotan banatuko duela iragarri du Zumaiako Udalak. Bitartean, online kontsultatu daiteke. 

Hiru botika daude Zumaian: Ajuria (Amaiako plazan), Mutiozabal (Alai auzategian) eta Otaño (Beheko plazan). Horiez gain, guardiako txandetan Zestoako Zurutuza eta Getariako Fuldain ere sartzen dira.

Farmaziek honako ordutegia izango dute: 

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00
  • Guardia egunetako igandeak eta jaiegunak: 10:30 - 13:30 / 18:00 - 20:00
  • Larunbateko guardiak: 09:00 - 13:00 / 17:00 - 20:00 

Guardiako astean daudenean, botiken txanda 22:00ak bitartekoa da. Ordu horretatik aurrera, 22:00etatik 09:00etara bitartean guardia botika eskualdean Zarauzko Itziar Redondo farmazia (Urdaneta kalea, 8 - ZARAUTZ; 943-13 31 83).

Larunbat goizetan, berriz, beti egongo da farmazia bat guardian Zumaian, 9:00etatik 13:00etara bitartean.

Larrialdi kasu bat izanez gero, eta botika itxita dagoenean, guardiako farmaziara joan aurretik telefonoz deitu beharko da, eta urgentziako mediko errezeta eraman beharko da beti. 

Botiken ordutegien dokumentua hemendik jaitsi daiteke. Bestalde, hemen jakin daiteke zer farmazia dagoen une jakin batean guardian.