Eskualdeko arraun taldeek estropadei ekingo diete, etenaldiaren ostean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 17a, 10:11

Pandemiaren bilakaeraren jarraipena egin beharko du Gipuzkoako Arraun Federazioak, jardunaldia antolatu behar den herrian metatutako intzidentzia tasa 500etik behera badago bakarrik jokatu ahalko delako estropada.

Gipuzkoako Arraun Federazioak jakinarazi du egutegian aurreikusita zituzten estropadak antolatzeko baimena dutela, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken dekretuaren arabera. Dena dela, pandemiaren bilakaera gertutik jarraitu beharko du federazioak, estropada antolatu behar den herrian metatutako intzidentzia tasa 500etik behera badago bakarrik jokatu ahalko delako. Hala, argitu dute urtarrilaren 24an Hondarribian berrekingo diotela egutegiari, Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketarekin.