Aktore onenaren Forque Saria irabazi du Elena Iruretak

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 17a, 09:04

Patria telesailean egindako lanarengatik laudorio asko ari zen jasotzen Elena Irureta aktore zumaiarra, eta laudorio horiek sari bihurtu ziren atzo. Emakumezko aktore onenaren Forque Saria jaso du bart Iruretak. 

Espainia mailan, telebistako eta zinemako lan onenak saritzen dituzte Forque Sariek. Atzo eman zituzten sari hauek, Madrilen, eta telebistako arloko emakumezko aktore onenarena jaso zuen Elena Irureta aktore zumaiarrak Patria telesailan egindako lanarengatik.

Pozik agertu zen Irureta sariarekin. "Saria bagenuen aurretik ere. Patrian egotea, eta halako bi pertsonaia izatea dagoeneko saria zen guretzako. Hautatua izatea plus bat zen, eta hau oraindik gehiago".