'El inconveniente' eta 'Los Croods: una nueva era', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 15a, 08:38

Asteburu honetan ere helduentzako eta haurrentzako filma bana emango da Aita Mari zinean. 

Helduek El inconveniente komedia espainiarra ikusteko aukera izango dute. Juana Acosta, Kiti Manver, Carlos Areces eta Jose Sacristan diru aktore lanetan. Sarari etxe perfektua erosteko eskaintza egingo diote: zabala da, oso argitsua eta oso merkea. Eragozpen txiki bat baino ez du: Lola, gaur egungo ugazaba oktogenarioa, bertan biziko da hil arte. Hala ere, negozio ona dela prentsatuko du Sarak, eta erostea eta itxarotea erabakiko du.

Gaurtik astelehenera bitartean emango da, 19:00etan.

Larunbatea eta igandean, berriz, 16:30ean, Los Croods: una nueva era animazioko pelikula emango da. Hemen trailerra: