[ZOZKETA] Liher taldeak emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 14a, 09:06

Liher laukoteak kontzertua emango du urtarrilaren 22an, ostirala, 19:00etan, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Beste bat! zikloko emanaldia da hau. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Lide Hernando kantariaren inguruan eraturiko taldea da Liher, eta iaz atera zuen bere azken diskoa, Hemen herensugeak daude izenekoa. 

Hemen dago sarreren zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak larunbat eguerdian aterako ditugu. Egun horretan jarriko dira salgai kontzerturako sarrerak, turismo bulegoan.