Umorea eta sormena garaile IX. Urrezko Pertxa Korto Txapelketan

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 13a, 20:30

Enkante Productions taldearen 'Betikoa' laburmetraia saritu dute. Uzta oparoa izan da aurtengoa; hamahiru ikus-entzunezko eskaini dituzte Aita Mariko zine aretoan. Sarean ere ikus daitezke orain.

Aurtengoan normaltasunaren inguruan egin behar izan dute gogoeta parte hartzaileek, eta telebistako mandoa zen ikus-entzunezkoan nahitaez agertu beharreko objektua. Hamahiru talderen lanak erakutsi dituzte Aita Mariko zine aretoan; edukiera eta segurtasun neurriak tarteko, bertan egin dute aurten emanaldia. Enkante Productions taldearen Betikoa laburmetraiak eskuratu du IX. Urrezko Pertxa. 

Hemen ikus daitezke lan guztiak.