Yeregitarren erlojugintzaz aritzen den dokumentala emango da urtarrilaren 21ean Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 13a, 10:06

Aintzinako erloju astunak, garai batean herriko bizitzaren erdigunean zeudenak. Familia erlojugilea izan dira Yeregitarrak, eta haien istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin batera bizitzaren erritmoa ere.

Familia honen eta erlojugintzaren inguruko dokumentala egin dute, eta urtarrilaren 21ean emango da Aita Mari zinean. Bertan izango dira Xabier Alvarez Yeregi eta Begoña Arruti egileak.

Gonbidapenak datorren larunbatean, hilaren 16an, banatuko dira turismo bulegoan. Pertsonako bi gonbidapen emango dira.