Larretxoko irisgarritasunaren inguruko 'online' saioa izango da ostegunean

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 11a, 09:38

Irisgarritasun Planerako Larretxo auzoaren inguruko proposamena egiteko, herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte.

Joan den azarotik Zumaiako Irisgarritasun Plana osatzeko parte hartze prozesuan murgilduta dago udala. Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, udal eraikinak, espazio publikoa, garraioa nahiz komunikazioa ari dira aztertzen. Irisgarritasun Planaren barruan, Larretxo auzoa modu berezian aztertu nahi du udalak. 

Horretarako, abenduan jasotako galdetegien emaitzekin eta telefono bidez bizilagunei egindako elkarrizketak oinarri hartuta, auzoaren analisi sakona egiten ari dira. Datorren ostegunean, hilak 14, proposamena osatzeko herritarrek ekarpenak jasoko dituzte. Parte hartzeko ez da izena eman beharko; nahikoa izango da 18:00etan lotura honetan sartzea: https://zoom.us/j/95124798779