Herritar ugari mobilizatu da euskal presoen eskubideen alde

Erabiltzailearen aurpegia Izan Bidea 2021ko urt. 10a, 10:38

Sarek egindako deialdiari erantzunez, eskualdean 2.500 herritar inguru mobilizatu ziren atzo herrietan egindako kale agerraldietan. Bilboko manifestazio erraldoiaren faltan, herriz herri kaleak hartzeko deia luzatu zuen plataformak, eta herritarrek erantzun zabala eman zioten deialdiari. Zumaian, 300 herritar inguruk argazki erraldoia atera zuten Itzurun hondartzan, eguerdi partean.