Ikasturte berrira begira jarri dira Zumaiako ikastetxeak

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 10a, 09:00

Zumaiako ikastetxeak etorkizunera begira jarri dira dagoeneko. Batzuk, Haurreskolen kasu, zabaldu dute matrikulazioa martxotik ekainera bitarteko hilabeteetarako. Besteek, urtarrilaren 18an zabalduko dute matrikulazioa 2021-22 ikasturtera begira. 

Matrikulazioa irekita egongo da Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletan 2019an edo 2020an jaiotako haurrentzat. Matrikulazioa martxoan, apirilan, maiatzean edo ekainan hasi nahi duten haurrentzako da, eta urtarrilaren 13ra arte izango dute izenak emateko aukera, www.haurreskolak.eus atarian edo ondorengo bi telefono zenbakietara deituta jasoko duzue: 943-86 22 92 (Arrangoleta) edo 943-86 53 45 (Eskola Txikia). Haurreskolak ikusteko aukera ere izango dute gurasoek.

2021-2022 ikasturterako matrikulazioa, ordea, bederatzi egun barru zabalduko dute Zumaiako Herri Eskolan, Zumaiako Institutuan, Zumaiena ikastetxean eta Oikiako eskolan. Hilaren 18tik 29ra bitartean eman ahal izango dira izenak, ikastetxe horiek eskaintzen dituzten maila guztietan.