Gabonetako erosketa txartelak zozkatu ditu Gertu elkarteak

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 10a, 11:00

Gabonetako kanpainan, 200 euroko bosna erosketa txartel zozkatu ditu Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak. 

Gertu elkarteko kide diren saltokietan erosketak egiteagatik jaso dituzte erosketa txartelak bost herritar hauek: Engracia Neilak, Eneko Agirrezabalagak, Itziar Aizpuruak, Dianak eta Marije Mendizabalek.  ZORIONAK!

Kanpaina honen bidez Zumaian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan ditu Gertuk.