Astelehenean abiatuko da Oroimen Tailerra

Baleike 2021ko urt. 8a, 11:49

Oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako oroimen tailerra astelehenean itzuliko da. Bi talde osatuta daude dagoeneko, baina parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 11ra arte izena emateko aukera izango dute.

Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta parte hartze aktiboa sustatuz. Oroimen tailerra urtarrilaren 11n hasiko da, astelehenean, eta ekainera bitartean egingo dituzte saioak. Urtarrilaren 11 izango da, baita ere, izenak emateko azken eguna. Horretarako, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegora jo daiteke (Branka eraikina, Aizkorri kalea 4), edo 943-86 22 00 telefono zenbakira deitu. Matrikularen prezioa 22 eurokoa da.  

Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaileek adierazitako erantzun onaren ondorioz programarekin jarraitzea erabaki zuen udalak. 

Hartzaileak:

Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.

Helburuak:

  • 65 urtetik gorako zumaiarrei bizi kalitatea hobetu
  • Adinekoek taldean parte-hartze aktibo eta prebentiboa bultzatu
  • 65 urtetik gorako zumaiar adinekoei oroimena lantzeko aukera eskaini
  • Teknika eta tresna ezberdinen bidez adineko pertsonen oroimena landu ondorengo atalak lantzeko helburuarekin:
  • Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu
  • Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz
  • Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza eta aisialdiko gozamena partekatu

Taldeak eta ordutegiak:

Bi talde daude martxan, biak astelehenetan:

  • Lehen taldea: 15:30-17:00
  • Bigarren taldea: 17:10etik aurrera

Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena du eta Gizarte Zentroan izaten dira saioak (Hogarrean).