Etxezarreta eta Aita Mari arteko semaforoa itzalita egongo da gaur eta bihar

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 7a, 12:20

Patxita Etxezarreta kalea eta Aita Mari auzunea arteko bidegurutzeko semaforoa itzali egingo dute gaur eta bihar konponketa lan batzuk egiteko. Bihar eskola eguna denez, ikasleak pasatzen diren ordu tarteetan udaltzainek bideratuko dute trafikoa.

Udalak azaldu duenez, Eskola bidea proiektuaren baitan udal ordezkari eta teknikariek, herriko ikastetxeetako ordezkariek zein guraso elkarteetako kideek herrian hobetu beharreko zenbait gune identifikatu dituzte. Aipatutako bidegurutzea da horietako bat, eta eskolarako bidea "irisgarriagoa eta seguruagoa" izan dadin konponketa lanak egingo ditu udalak.

Hori dela eta, gaur eta bihar bidegurutze horretako semaforoa itzaliko dute. Bihar, urtarrilaren 8a, eskola eguna izanik, eta jakinda ikasle ugarik puntu horretan zeharkatzen duela errepidea, udaltzainek bideratuko dute trafikoa ordu tarte horietan.