'Dantz Point Zumaia', munduko bideo onenetakoa

Baleike 2021ko urt. 6a, 10:42

Dan-tz musika plataformaren Dantz Point Zumaia iaz mundu osoan egin ziren musika bideorik onenetako bat da, Dance Televisionen arabera. 

Musika plataforma honek iazko azaroan grabatu zuen bideoa San Telmo inguruan. DJ Bihotzak labarren ertzean eskainitako saioa jasotzen du ikus-entzunezko honek. 

Dance Televisionek AEB, Egipto, Alemania, Serbia, Brasil eta Mexikoko lanekin batera hautatu du Dan-tzena.

Erlazionatuak