Hiru Errege Magoen eskertza gutuna

Baleike 2021ko urt. 6a, 09:19

Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek eskerrak eman nahi izan dizkie Aitzurin harrera prestatzen aritu ziren boluntarioei eta udaleko langileei. 

Amaitu da urteko gau magiko eta luzeena. Guk ere segurtasun neurri guztiekin, lan gehiago izan dugu gure eginkizuna zuzen betetzeko.

Dagoeneko jasoko zenituzten opariak, ezta? Agian ez dugu guztiekin asmatu, bainan ilusioa eta bizipoza ere ekarri ditugu.

Zumaiara etorri garenean zaldian, gurdian, gamelu gainean edo itsasontziz ikusi gaituzue gehienetan. Aurten, ordea, COVID-19ak eraginda, Aitzuri pilotalekuan egin diguzue harrera.

Guretzat hunkigarria izan da, ez genekielako nola ibiliko ginen zuen etxeetara iristeko. Olentzerok eta Bizarzuriuk ere lan handiak izan dituzte, baina fin-fin bete dute beren egitekoa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Aitzurin ongi etorria prestatu ziguten boluntarioei eta udaleko langileei. Hauei esker gure lana errazagoa izan baita.

Orain atsedena hartuko dugu datozen gabonak arte.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar

2021eko urtarrilaren 6a