Zozkatu ditugu Laboa Jazz Sexteten kontzerturako sarrerak

Baleike 2021ko urt. 5a, 15:12

Iñaki Salvador pianista eta Ainara Ortega abeslaria kide dituen Laboa Jazz Sextet taldeak kontzertua emango du ostegunean Zumaian, Beste bat! zikloaren barruan. Emanaldia Aita Mari aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Goiz Eder Iturain eta Amaia Aldalur Goikoetxea izan dira. Zorionak! Sarrerak Alondegiko bulegoetan jaso ahal izango dituzte ostegunean, hilaren 7an.

Aipatu kontzerturako sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, 5 euroan.