Fatxada batetik harriak erori dira Txomin Agirre kalean

Baleike 2021ko urt. 2a, 11:58

Pasealekua laster zabalduko dute, arriskurik ez dagoela baieztatu eta harriak jaso ondoren.

Etxebizitza baten fatxadatik harriak erori dira Txomin Agirre kalera bart. Pasealekua itxi egin du udaltzaingoak, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Errepidean txandakako zirkulazioa ezarri dute suhiltzaileek esku hartu bitartean. Fatxadan solte zeuden harriak bota egin dituzte, eta pasealekua berehala zabalduko dute, arriskurik ez dagoela baieztatu eta harriak jaso ondoren.