Zumaia Sasoian: hamahirugarren erronka

Urola ibaian zehar dauden zubiak jaso zituen Udaleko Euskara Sailak 2020an argitaratutako egutegian. Gaurko erronkan zubiz zubi ibiliko gara.

Erronka #13# Zubiak (urtarrilak 6)

Hauxe ibilbidea: Moillaberriko zubitik hasi, Zubihaundiaren gainetik pasa eta Artadira igo; Arteaga baserritik Mantziorko zubiraino jaitsi; handik Bedua baserrirantz joan, Basusta gainera igo, Estazioko tunelera jaitsi, eta Bonbilloko zubia gurutzatuz Zubitxikian bukatuko dugu ibilbidea. Hemen deskarga dezakezu ibilbidearen artxiboa: Zubiak

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.