Hamargarren erronka

Oikiako San Bartolome eliza.

Zumaia herrigunea baino gehiago da, nortasuna eta aberastasuna ematen dioten auzoak ere baditu.

Erronka #10# Auzoak. (Urtarrilak 3)

Gaurko ibilbidean herriko auzoak lotuko ditugu. Hauxe da proposatzen dizuegun buelta, baina nahi duzuen puntutik hasi dezakezue: Gernikako parketik hasi, Artadira igo, Oikiara jaitsi, Ibañarrietatik San Lorentera, Narrondora jaitsi eta bidegorritik Zumaiara.

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.