Irudietan: Gaur arratsaldeko olatutzarrak

Onintza Lete Arrieta 2020ko abe. 28a, 18:22

Itsaldiak ikuskizun ederra eskaini du beste behin. Gaur arratsaldeko itsasgoran olatuek barra pasa dute, eta ikusle ugari elkartu da Santiago aldean itsasoaren indarraz gozatzeko. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Kostalde osoan izan dira olatu handiak gaur goizean nahiz arratsaldeko lehen orduan. Horregatik, segurtasun neurriak ere hartu ditutze agintariek. Esaterako, Zumaia eta Getaria artean erabat itxi dute errepidea arratsalde partean, eta Zarautzen, malekoia itxita egon da, baita Zarautz eta Getaria arteko errepidea ere Getariako noranzkoan.

Ezbeharrik ere eragin du itsasaldiak. Goizean, Zarautz Arraun Elkarteko arraunlari bat bota du olatuak Orioko kanpoko barran korrika saioa egiten ari zenean beste bost arraunlarirekin batera, eta ospitalera eraman dute larri zaurituta.