Zazpigarren erronka

Baleike 2020ko abe. 30a, 08:00

San Silbestrerik ez daukagu aurten, baina ibilbideak hor jarraitzen du, nahi duenarentzat. 

Erronka #7# San Silbestre lasterketa. (mapa ikusi) (abenduak 30)

Urteko azken egunean San Silbetre lasterketa egiten da hainbat herritan. Zumaian ere indarra hartu du ohiturak azken urteotan eta gero eta jende gehiagok hartu du parte lasterketan. Aurten ezin izan da San Silbestre proba antolatu baina, ibilbidea aprobetxatuz, zure kasa egin dezakezu, oinez edo korrika.

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.