Seigarren erronka

Baleike 2020ko abe. 29a, 08:00

Kulturak eta arteak ere eman digute bidea herrian zehar ibilbide interesgarri hau proposatzeko.

Erronka #6# Kultura (abenduak 29)

Kontu jakina da Zumaian kultur eskaintza eta jarduera handia dagoela. Herrian zehar hainbat artelan eta kulturarekin lotutako eraikin dauzkagu. Gaurko erronka izango da haietako batzuk lotuko dituen ibilbide bat egitea:

  • Aita Mariren busto azpian hasi.

  • Koldobika Jauregiren itzurungo “Lur Haizea” eskultura.

  • San Pedro parrokian dagoen Antxietaren “San Anton triptikoa”.

  • Aitor Mendizabalen “Aita Mari eta Itsasoa” arte lana dago Aita Mari zineman.

  • Axular ibiltokian dago Joxe Mari Herreraren “Beobideri omenaldia”.

  • Gernika parkean dago Iñaki Olazabalen “ Elkarrizketa”.

  • Jabier Elorriagaren “Espazio bat, aulki bi eta mila istorio asma ditzake tristurak” artelana: Gernika parkean hasi (aulkiak), Paoleko barraren erdian dagoen “amarroia”-rekin segi eta muturrean amaitzen da.

  • Azkenik jarduera hainbat eta hainbat erakusketa eta arte lan jasotzen dituen Oxford aretoan amaituko dugu.

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.